Lantalde profesionala

Azpeitian kokatua, Berritek 2011.urtean hasi zen makina berezietan, prozesuen automatizazioan, zelula robotizatuetan eta proba-bankuetan aplikatzen diren automatismo industrialen sektoreko jarduerarekin. Enpresa gaztea izan arren, lan-taldea osatzen duten profesionalek urte askotako esperientzia dute sektore honetan.

Gure helburu nagusia, bezeroei soluzio edo erantzun integral bat eskaintzea da. Hasieratik amaierara lagunduko dizugu zure proiektuan, baliabide propioak erabiliz gainera. Analisi eta ingenieritzaren garapenetik hasi eta honen egitea eta abiarazte prozesuraino. Giltza eskura eta dena martxan jartzeko prest izango duzu.

SCADA/HMI sistemak instalatzeko dugun gaitasunagatik eta proba-bankuen garapenean dugun esperientzia zabalagatik desberdintzen gara. Horrez gain, sektore ezberdinetan erabiltzen diren zelula robotizatuak programatzeko eta instalatzeko proiektuak martxan jartzeko gaitasuna ere badugu.

Bezero bakoitzaren beharrizanen arabera, koadro elektrikoak diseinatzen, eraikitzen eta instalatzen ditugu. Honez gain, Berritek automatak edo PLC-ak programatzen dituzten lan-talde esperimentatua dugu, proiektu bakoitzak behar duen arkitektura programatzeko, diseinatzeko eta aholkatzeko gaitasuna duena.

Estatu-mailan lan egiten dugu. Hala ere, gure bezeroen eskutik, atzerriko zenbait herrialdetan ere instalazioak egin ditugu: Txina, Iran, Egipto, Polonia, Eslobakia, Txekia, Belgika, Frantzia eta Italia besteak beste.

Lehen mailako bezeroentzat egiten dugu lan